Mindfulness
Mindfulness orainaldian jartzen den nahitako arreta ez kritikotik sortzen den kontzientzia da. Horrela, arreta hori nahita mantendu dezakegu ahalik eta hoberen (Kabat-Zinn and Kabat-Zinn, 2014)
Beste hitzekin esanda, Mindfulness-ak esan nahi du arreta osoa ematea orain gertatzen ari denari, gure baitan zein gure inguruan, adeitasunez eta jakinguraz. Hala ere, Mindfulness ez da arreta soila; bihotzarekin lotuta dago. Gure buruarekin eta gure inguruko munduarekin konektatzen gara adeitasunez eta jakinguraz.
Arreta kontzienteki jartzen duzunean, aldatu egiten da munduarekin duzun harremana, gehiago eta sakonago ikusten duzu. “Egin bitartean zer egiten ari zaren jakitean datza arreta osoaren gakoa” (Kabat-Zinn, 2004).
Ikerketen arabera, mindfulness praktikari esker hauek lortu daitezke:
Hemen UPRIGHTeko entrenatzaileek zuentzat prestatu dituzten audio-pistak deskargatu ditzakezue. Hauek zuek eta zuen seme-alabak mindfulness praktikan gidatzeko erabilgarri daude. Audio-pista hauek mindfulness praktikan trebatzeko erabilgarriak izan daitezke. Mindfulness entrenamendua beste edozein entrenamendu bezalakoa da; gero eta konpromiso handiagoa, orduan eta gogo handiagoak. Mindfulness bi eratara entrena dezakegu, praktika informala eta formala erabiliz. Audio-pistak praktika formalaren parte dira.
Mindfulness saioa: Asertibitatea eta komunikazio estrategiak; Osasun mentalaren gaineko alfabetizazioa
Mindfulness saioa: Aldaketa kognitibo-kondutuala; Gatazken ebazpena; Erresilientzia emozionala
Mindfulness saioa: Autoeraginkortasuna; Hazkuntza Mentalitatea
Mindfulness saioa: Erresilientzia soziala; Lidergoa
Mindfulness saioa: Gizarte-trebetasunak
Mindfulness saioa: Erabaki arduratsuak hartzea
Mindfulness saioa: Autokontzientzia; Autorregulazioa; Kontzientzia soziala